Orkestra

Iruñeko Sinfonietta

Iruñeko Sinfonietta 1991n sortu zen Caroline Collier bere zuzendariaren, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko ikasle ugarien eta musika instrumentalaren zaleen elkarrekiko interesaren ondorioz. Ia hogeita hamar urte beranduago, taldea handitzen doa Iruñeko eta Nafarroako musika munduko musikari amateur, ikasle, irakasle eta profesionalak batzeari esker.

2014an, Iruñeko Sinfonietta Nafarroako Gobernuak interes sozialeko ekimen izendatu zuen musika arteen atalaren barruan, eta, beraz, MECNA zigilua lortu zuen. 

Sortu zenetik, Iruñeko Udalarekin lankidetzan aritu da antolatzen dituen musika ziklo desberdinetan, baita Nafarroako eta beste autonomia-erkidego batzuetako udalekin ere. Honetaz gain, kontzertuak eskaini ditu Ingalaterran, Frantzian eta Hungarian, esaterako. Guztiak publiko zein kritikaren onespenarekin.
Azken urteetan Iruñeko Sinfoniettak musika orkestrala eta sinfonikoa zabaltzeko lan egiten du, batez ere Nafarroan. Nabarmentzekoak dira interes turistiko bereziko inguru paregabeetarako sortutako produkzio bereziak, besteak beste, Zugarramurdiko kobazuloetan, Erriberri edo Martzillako gazteluetan aurkeztutakoak. Publikoaren harrera bikaina izan duten esperientzia musikalak.

Orkestrak erregularki entseatzen du urteko egitarau desberdinak prestatzeko. Bere ekoizpenetan 60 musikari baino gehiagok parte hartzen dute programa sinfonikoetan eta 100 musikari baino gehiago egitarau koralak egiteko. 

Iruñeko Sinfonietta-k musika estilo desberdinak uztartzen dituen errepertorio zabala du, barrokotik hasi eta gaur egungo konposizioak, soinu bandak eta abar. Taldeak bertako zein atzerriko konpositore garaikideen lanak interpretatu ditu.

Gainera, aldian-aldian talentu gazteei eta bertako profesionalei ikusmen artistikoa emateko aukera eskaintzen die bai bakarlariei akonpainamendua eginez, bai konposizio berriak interpretatuz.

Urte hauetan zehar Nafarroako beste musika talde batzuekin elkarlanean aritu da, azpimarratzekoak dira Iruñeko orfeoia, orfeoiko gazte-abesbatza eta eskolania, AGAO, Ganbera Abesbatza eta Leitzako Jeiki Abesbatza besteak beste. Honetaz gain hainbat kultur erakundeekin ere lan egin du, esaterako, Iruñeko Planetarioarekin, Zugarramurdiko kobazuloekin, Nafarroako Zine Batzordearekin, dantza eskolarekin.

Iruñeko Sinfoniettak ere ongintzazko kontzertu ugari antolatu ditu Gurutze Gorria, HIESaren aurkako Elkartea, Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea (AFAN), Odol Emaileen Elkartea, Intermón Oxfam, Iñaki Ochoa de Olza Fundazioa, RODE Fundazioa edota Nafarroako erriberako animaliak babesteko elkarteei babesa emateko

Caroline Collier

Zuzendaria

Caroline Collier britaniarrak, bere musika ibilbidea hasi zuen biolontxeloa, musikologia eta konposizio ikasketak Gales, Eskozia eta Londresko unibertsitateetan egiten. Galesko Unibertsitateko "Charles Clements" eta "Meurig James" sariak irabazi zituen eta Galeseko Arts Council eta baita Britainia Handiko Arts Council-eko beka bat ere jaso zituen. 

Gunther Herbig, Simon Rattle, Paavo Berglund, G. Hurst, C. Seaman eta Adrian Leaperren zuzendaritzapeko orkestra entseguetara joan eta orkestrako zuzendaritza ikasketak jarraitu zituen M. Dittrich (Budapest), G. Varga (Espainia), eta S. kondea (Viena) bezalako maisuekin. Hasi zenetik kontzertu-emaile jarduera etengabea burutu du; lehenengo Ingalaterrako, Frantziako eta Espainiako hainbat orkestra profesionaletan biolontxelista titular gisa eta gero, orkestra zuzendaritzan edota irakaskuntzan jardun du , batez ere Espainia iparraldean. Errioxako Kontserbatorioko irakaslea eta Iruñeko Kontserbatorio Profesionaleko Pablo Sarasate Gazte Orkestrako irakasle eta zuzendaria izan da. 1988. urteaz geroztik, bere jarduera profesionala hiri honetan dago zentralizatuta eta Iruñeko Sinfonietta Académica hasi zenetik zuzendari artistikoa da. Gonbidatu gisa beste talde instrumental eta abesbatzak zuzentzen ditu aldiro. 

Horrez gain, gaur egun Sinfonietta Orkestra Akademikoaren zuzendaritzarekin konbinatzen du Chamberta Cambrensis-en zuzendaritza artistikoa, ganbera orkestra bikainarekin, non hari instrumentuen ezagutza eta esperientzia funtsezkoak izan diren bere arrakastarako. Caroline Collierrek Sinfonietta Académica zuzendu du Nafarroa osoan eta jaialdi eta herrialde ugaritan.

Kritikariek idatzi dute:

"Caroline Collier-ek azkenaldian ikusi ditugun zuzendaritza adimentsu eta ederrenetako bat burutu zuen." (Diario de Navarra egunkaria)

 "... oso ongi erantzun zuen zuzendariaren aginduetara, musikaltasun eta eraginkortasun handiko emakumea, honek ez du hari solterik uzten".(Diario de Navarra)

"bere zuzendariak soinu atsegin, dotore eta zehatza lortzen du agertokira eramaten duen edozein lanetan".(Diario de Noticias)

Share by: